domingo, 13 de mayo de 2012

POKER FITXAK


Psikologiako klasean autokontzeptua lantzeko Martak bideo bat ikustea gomendatu zigun. Bertan, pertsonen (ikasleen) autokontzeptua azaltzeko "POKER FITXEN" metafora erabiltzen du. Bakoitzak fitxa zenbaki konkretu bat dugu, batzuk besteek baino handiagoa edo txikiagoa. Nota kaxkarrak ateratzen dituenak, klasean sozialki oso integratua ez dagoena, horrek fitxa gutxi edukiko ditu. Nota onak ateratzen dituena, klaseko neska edo mutil lirainena dena eta gainera kirolak ondo ematen zaiona, horrek fitxak soberan edukiko ditu. Honen arabera, ikasleen inguruko pertsonak dira fitxak eman edo kentzen dizkienak. Askotan, gure komentarioren batek eragin handia eduki dezake ikasle batengan eta gu kontziente ez izan. Nola konturatu orduan fitxak ematen ala kentzen ari garen? Nola lagundu ikasle horiei fitxak berreskuratzen? Kezkak argitzeko, ikusi honako bideoa:
















Bideoan ikusten den bezala, autokontzeptu baxua daukan ikasleak, hots, fitxa gutxi dituenak, ez du ikasketengatik interes handia agertuko. Beraz, porrot eskolarra ematen denean, zeinen arazoa da? eskolarena? ikaslearena? irakaslearena? Nire ustez irakasleak izango garen heinean, kontziente izan behar gara gure arduraz eta fitxa gutxien duten ikasleengana iristen jakitea ere.

Honekin lotuta, aurrekoan telebistan ikusitako pelikula bat etorri zait burura. Izenburua : Diarios de la calle da eta Erin Gruwell irakaslearen istorioan oinarrituta dago. Erin, unibertsitatetik atera berria den 23 urteko irakaslea da.  Lehenengo lanpostu bezala Wilson eskola aukeratzen du, Long Beach-eko zonalde "marjinalean". Bertan, "tontoen klasea" egokitzen diote (eskolak ikasle horiekin ezer lortzeko esperantzarik ez du). Hasiera zaila izan arren, pixkanaka, ikasleak eta haien arazo pertsonalak ezagutzen dituen heinean, harremana hobetzen joaten da. Irakaslea, irakaskuntza bere ikasle taldera eta hauen beharretara, egokitu behar duela konturatzen da. Honekin batera, orain arte inork eman ez dien"fitxak" eskaintzen dizkie, beraiek ere besteen aukera berdinak izan dezaten.









Nola irakatsi didate?


NOLA IRAKATSI DIDATE NERI?

Nire irakaskuntzaz oroimen atsegina daukat orokorrean. Urteetan zehar eduki ditudan irakasleekin erlazio ona eduki dut, nahiz eta batzuekin besteekin baino hobeto moldatu. Jasotako irakaskuntza nahiko “tradizionala” izan da kontuan hartuta klasearen antolaketa ( irakaslea aurrean eta ikasleak lerrokatutako mailetan), ordutegiaren banaketa (ordu bakoitza ikasgai bat), testu liburuen erabilera, etab.  Ebaluaketa tresna bezala azterketak erabiltzen ziren, baino baita ebaluaketa jarraitua ere.  Ikasitako materia edo jakintzak ziren “notan” pisu gehien zeukatenak, baina honekin batera ikasle bakoitzaren jarrera ebaluatzen zen ere.  Adibide moduan gogoratzen naiz, gimnasiako irakasle berri bat etorri zitzaigula eta honek “aerobik” eta “yoga” egitea proposatu zigun. Nire gelako mutil gehienek honetaz paso egiten zuten, futbolean aritu nahi zuten bakarrik. Ondorioz lauhilabete horretako notetan “ gutxi” pila egon ziren. Honetaz aparte, baloreen inguruko gogoetak ere egiten genituen, batez ere tutoretza orduetan.  

Baino, jasotako irakaskuntzarekin, izango al naiz kapaza gaur egungo umeei irakasteko?

Askotan, nire aisialdi taldeko umeak ikusten ditudanean, konturatzen naiz zer nolako aldiak dauden nire belaunaldiko umeekiko. Esaten dutenez, jasotzen duzun irakaskuntzan oinarritzen zara zuk irakasterakoan. Ez dut uste irakaskuntza txarrik jaso dudanik, baino egia da, badaudela beste metodo edo modu ezberdinak irakasteko. Horregatik garrantzitsua iruditzen zait Ikas Komunitateak bezalako proposamen alternatiboak egotea, kontuan izan behar baitugu gaurko umeak ez direla aurrekoen berdinak eta irakaskuntzak ere gaurko umeen ezaugarriei moldatu beharko da. 

Hementxe uzten dizuet interesgarriak iruditu zaizkidan bi bideo. Batean REDES programan Kin Robinsoni egindako elkarrizketa azaltzen da, bertan sormenaren inguruan hitz egiten du eta beraren ustez eskolak umeen sormenaren suntsitzaileak dira.  Bestea modu batean aurreko bideoarekin lotuta dago, honetan, Howard Gardner psikologoak “adimen anistasun”-en inguruan hitz egiten du.








viernes, 11 de mayo de 2012

NEUTRALITATE ETA OBJEKTIBITATEA


- Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

- Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?


Neutralitatea
   Lehenengo galdera erantzunda, nire ustez, pertsonak garen heinean ezin gara neutralak IZAN %100ean. Bakoitzak badauka bereak diren ideiak eta ikusmoldeak gai anitzen inguruan eta oso zaila izaten da hauek baztertzen. Baino egia da irakasleak izango garela (egunen batean) eta lanbide hau, onerako edo okerrerako, influentzia handikoa da. Izan ere, gure ikasleak eredu izango gaituzte eta guk egindakoak “luparekin” begiratu eta imitatzen saiatuko dira askotan. Hortaz, gure ekintzak, jarrerak edo ideiak azaltzeko garaian kontuarekin ibili beharko gara. Nire ustez galdera honela egingo nuke: Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan BEHAR gara? Kasu honetan, nik uste saiatu beharko gara neutral izaten, beti ere, egoeraren arabera. Argi dago, klasean ikusi dugun bezala, kasuak eta kasuak daudela, bakoitza bere berezitasunekin. Daukagun “boterea” modu arduratsu batean erabiltzeaz kontziente izan behar gara.

  Neutralitate eta objetibitatearen arteko desberdintasunaren inguruan egia esan ez daukat oso argi, beraz, jo dezagun hiztegira.
Objektibitatea
  •     Neutralitatea: norgehiagoka baten aurrean agertzen diren aldeen artean ez denean ez bata ez bestearen alde jartzen.
  •    Objetibitatea: kontsiderazio pertsonalek ez dute eragina bere jarreran.
Ulertu dudanaren arabera, neutralitatea “ parte ez hartzea” bezala ikusi dezakegu, hots, arazo edo egoera gatazkatsu baten aurrean ez duzu erabakiak edo iritzirik ematen. Objektibitatean aldiz, jarrera bat agertzen duzu baina ez dauka zure idei edo kontsiderazio pertsonalen kutsurik. Oso zaila iruditzen zait hau lortzea, izan ere, “esnea zer kolore dauka?”n  galderari erantzutean objektiboa izan naiteke baino ez, adibidez, abortuaren inguruan.  








Hezkuntza sistemak berdinak al dira kultura ezberdinetan?




“Están un Coreano, un Finlandes, un Americano y un Español…” horrela hasten ziren txikitan kontatu izan ditugun milaka txiste…( agian, español jarri beharrean bilbotarra jartzen genuen).  Aurreko sarrerak eta psikologian, japoniar hezkuntzaren inguruan ikusitako bideo batek, aldizkari batean agertu ziren bi artikulu ekarri dizkit burura. Lehenengoa Koreako ikasleen arrakastaz hitz egiten zuena( baita pairatu beharreko ”ez-zoriontasuna”z ere) eta bestetik hezkuntza mailan munduko herrialderik garrantzitsuenen ezaugarriak aipatzen zituena, Korea barne. Artikuluak dioenez, lau herrialde hauek espainak  zeukan egoera berdinetik hasi ziren arrakastaren bidea; orduan, zein da sekretua?

Hauek dira aldaketa orokorrak:  Lo primero: una reforma del sistema radical, casi temeraria, pero sustentada en el consenso político, como si se tratase de una emergencia nacional. Y, de hecho, lo era. (En España, los partidos mayoritarios nunca han alcanzado un pacto educativo). Las fórmulas difieren, pero hay algunos `mimbres´ en común: excelentes profesores a los que se paga sueldos en consonancia, pero a los que también se les exige y a los que se evalúa continuamente (en España, solo el 15 por ciento de los docentes recibe supervisión); financiación de las escuelas garantizada y generosa, sean públicas o privadas; implicación de los padres; fomento de la lectura; clases bilingües de verdad y no el chapurreo de cuatro palabras en inglés; obsesión con las matemáticas, las ciencias y las tecnologías


Eta ondoren bakoitzean emandako pausoak:

FINLANDIA
·        
  •     Los profesores son gente vip. «Nuestros profesores tienen un grado muy alto de independencia en la clase. La sociedad confía en ellos. Es una profesión prestigiosa y bien remunerada
  •      Gratis total. «Entre los partidos hay consenso para que nunca falte financiación. Casi todas las escuelas son públicas y municipales  El Estado corre con los gastos educativos de cada finlandés hasta que consigue un título
  •     ¿Y los niños que tienen problemas? «Estamos muy pendientes de los niños con problemas de aprendizaje. Formamos a los profesores para que los identifiquen y ayuden. Se les dan clases de apoyo en el mismo colegio y se les asigna un tutor.
  •     Leer, leer y leer. «Para nosotros, el dominio de la lengua es la base de todos los conocimientos, incluidos los científicos y matemáticos. E l finés, es minoritario, así que la enseñanza de otras lenguas es vital. No doblamos las películas y las series en la televisión.
  •   Los padres cooperan. «Las clases en Finlandia son cortas y prácticas. Nuestro objetivo: invitar a los alumnos a discutir antes que a memorizar. No descuidamos las artes, la cocina, los deportes… Y se mandan pocos deberes; pero, eso sí, es necesario hacerlos. Los padres son nuestros aliados. En nuestra cultura, la honradez y el trabajo son importantes. Y se empieza a aprender en casa. Por algo nuestra sociedad está entre las menos corruptas del mundo.

KOREA
·        
  •  `Fiebre´ educativa. «Los hogares de nuestro país viven una fiebre por la educación que obliga a los políticos a dedicar muchos recursos a la misma: casi el 7 por ciento del PIB.
  •    Las familias pagan. «A pesar de la gran inversión pública, las familias pagan más dinero que el Gobierno en educación. Casi todos los alumnos reciben clases privadas después del horario escolar, pese a que se intentó prohibirlas en los años 80.
  •   Con educación puedes llegar a la élite. «En Corea seguimos la tradición confuciana que premia el mérito. `Si eres el primero de la clase, serás el primero en la vida´. Una universidad de prestigio es el pasaporte al ascenso social».
  •   Estudios en el extranjero. «Somos el país que más estudiantes envía al extranjero
  •  Exámenes de acceso a la universidad muy exigentes. «Nuestra universidad es cara y los exámenes de acceso a las mejores son durísimos


EEBB
  •   La educación temprana devuelve un rendimiento de entre el 7 y el 10 por ciento anual al Estado.
    ·         James Heckman después de un estudio sobre familias de entornos desfavorecidos que ha durado 50 años. «Invertir en Preescolar es más rentable que hacerlo en Bolsa».
  •   Del parvulario al cielo. «Se ha de invertir en Preescolar. El niño que cuenta con la ventaja de recibir estímulo y apoyo antes de los 4 años seguirá adquiriendo mayores ventajas. Y es rentable porque serán ciudadanos más productivos
  •  Formación del carácter. Las habilidades que se deben enseñar son las que promueven la sociabilidad, la concentración, la orientación hacia un objetivo y el control de las emociones. Son más importantes que el cociente intelectual o la transmisión de conocimientos porque son habilidades que ayudan a aprender nuevas habilidades
  • No obsesionarse con las notas. «Las notas no son tan importantes. La motivación crea sinergias. Un niño motivado aprende más, y un niño que aprende más se vuelve más motivado. 
  •  La educación de los padres es determinante. «La familia es más importante que la escuela. Y la estructura familiar está hoy amenazada. Aumenta el número de niños que crece en entornos poco estimulantes, lo que creará desigualdad ahora y en generaciones futuras.
  •  Menos burocracia. «Los profesores se sienten coaccionados por las normas y la burocracia. Su instinto es enseñar a los alumnos a comportarse y a interactuar con los demás. Pero si lo hacen, son incluso castigados por las autoridades, así que se concentran en impartir su materia.


 
Bueno argi dago, kultura berdinak ez dutela hezkuntza berdina. Horrek ez du esan nahi hiru adibide hauek hoberenak direnik, ezta gutxiagorik ere.  Baino aberasgarria iruditzen zait beste hezkuntzak gurearekin alderatzea eta bide batez gure sistema ebaluatzea, beharra badauka eta. Horretarako espainako hezkuntza sistemaren inguruan, gaurkoa eta lehengoa, hitz egiten duen artikulu baten lotura uzten dizuet: http://xlsemanal.finanzas.com/web/articulo.php?id=66278&id_edicion=7327&salto_pagina=0



Nahi duenak badauka konparazioa egitea!! Animo!!



 




 vs