Bueno, bada
garaia paper zorroan idazten hasteko. Nire Blogaren izenak dionez " gozatu
bizitzaz", eta horretan egon naiz orain arte. Baina bromak aparte, egia
esan behar badut, blogaren asuntoa "vertigo" pixka bat ematen zidan.
Beste askoren antzera, nire hausnarketak eta gogoetak " ciber
espacio" zabal honetan idazteak ez zitzaidan gehiegi erakartzen. Baino
tira, ez da hainbesterako izango ezta?
Hasieratik hastearren(
valga la redundacia) hemen egotearen zergatia azalduko dut. Betidanik gustatu
izan zait irakasle lana, izan ditudan irakasleen eredua ona izan delako agian,
ez dakit. Baino batxillergoan biosanitaroa egin nuen eta horrekin zerikusia
zeukaten beste karrera batzuk ere gustuko nituen. Beraz, erizaintza egiten
bukatu nuen, gustura gainera. Gaur egun erizain bezala egiten dut lan (gure
lagun osakidetzak deitzen duenean noski). Baino betidanik pentsatu dut
erizaintzarekin bakarrik ez nintzala gelditu nahi, zerbait gehiago ikasi nahi
nuen. Lehenengo aukera " emagina" izatea zen, horretarako azterketa
bat presatu behar duzu, plaza lortu eta bi urteko "residentzia" bat
egin. Bigarrena aukera ordea, irakasle-eskolan sartzea zen, edo saiatzea
behintzat. Garai txarra izan zen niretzako, kriston kakanahastea neukan buruan
eta ez nekien nondik jo. Erantzuna koadrilako lagun batek eman zidan, honakoa
galdetuz: Amaia, zuk zer nahiago duzu; umeak mundura ekarri ala umeak hezitu?
Nahiz eta bi aukerak politak( eta aldi berean arduraz beteak) izan, argi ikusi
nuen nire aukera bigarrena zela eta hemen gaude!!
Umeekin lan
egiteak niretzako esperientzia aberasgarria da, ez erraza ordea, askok
pentsatzen duten bezala. Eremu ez formalean eta informalean aritu naizela
aipatu dut blogean, aisialdi taldeko begiralea naizelako. Nire ustez eremua ez
da horren garrantzitsua, baldin eta ematen duzun hezkuntza egokia bada.
Begirale edo entrenatzaile batek hezkuntza formaleko irakasle batek baino
irakaskuntza hobeago bat eskaini dezake batzuetan. Baino askotan galdera da, nola jakin ondo ari
garen aurrean daukagun ikasle-ume taldearekin? Materiaren transmisore soilak
gara ala etorkizunerako beharko dituzten tresnak eskaintzen dizkiegu? Alde batetik teoria daukagu, unibertsitatean
ematen digutena, psikologiako klaseetan ikasten duguna etabar. Baino bestetik
errealitatea dago, egunerokoa, curriculuma, murrizketak, murrizketak… Zaila da
bien arteko oreka aurkitzea. Izan ere, guk jasotako irakaskuntza “tradizional”
bezala etiketatu daiteke eta jakintza berriak jasotzen ez baditugu, guk
ikasitakoaren erreplika erabiliko dugu irakasteko ere. Horrek kezkak sortzen
dizkit, kapaza izango ote naiz belaunaldi berri honetako umeak hezten? Egungo umeek, internetaren eta ipod-aren
umeak dira, dinamismoa behar dute, hori bai da egunero erabiltzen dituzten
tresnak eskaintzen dietena. Baino hezkuntza sistema aldatzen ez bada, orduan
zer? Nire ustez, irakasleok aurrean ditugun umeetara moldatu behar gara, hauen
ezaugarri eta beharrei. Horregatik, jasotzen duten informazio pila horrekin kritikoak
izaten eta bere kabuz pentsatzeko tresnak eskaintzea funtsezkoa da.
Baino ez gaitezen larritu, 3 urte ditugu
aurretik eta aurten ere ez dugu gutxi ikasi. Konturatu orduko kurtsoa amaitu da
eta gu konturatu barik. Lehenengo lauhilabetekoan ikasgai teorikoagoak tokatu
zitzaizkigun, baina gustura aritu nintzen. Historian batez ere, hezkuntzak izan
dituen aldaketak aztertzea, eredu eta pedagogo ezberdinen pentsamoldeak ikastea
gaur egungo errealitatea pixka bat gehiago ulertzen lagundu dit. Bestalde, Irakasle
Funtzioa irakasgaia azpimarratuko nuke, izan ere, irakasle baten funtzioaren
nondik norakoak argitu bai nituen zertxobait.
Lan modularrarekin lehenengo kontaktua izan genuen, gogorra baino
aberasgarria aldi berean. Bigarren lauhilabetekoa azkarrago pasa zaidanaren sentsazioa
daukat, irakasgaiak teoria gutxiago eta praktikoagoak zirelako agian. Txikitan
ikasitako zenbait materia gogorarazteak oroimen politak ekarri dizkit: lurra,
planetak,… Mapa kontzeptualak egiten ikasi dugu edo behintzat zer diren
badakigu. Bestalde, gure CURRICULUM “ maitea” ezagutu dugu, familiaren beste
kide bat bezala kontsideratzen duguna jada.
Hezkuntza mota ezberdinak sortzen hasi dira,
ikas komunitateak bezalako proiektuak adibidez. Orain arte entzun gabe neukan,
ezta egunarian irakurrita ere, arraroa, kontuan izanda nire herrian bertan bat
edukita. Didaktikan landutako Ikas komunitateen proiektua eta lan modularrean matematikako
saio baten behaketaren aitzakiarekin, bertara joan ginen. Saio bakarrean
egoteko aukera izan bagenuen ere, sentsazio onarekin atera nintzen. Egunen
batean, praktikak egiteko edo lanean aritzeko gogoa sartu zitzaidan. Ikas
komunitateak defendatzen dituzten helburuak eta haiek duten ametsarekin bat
nator. Izan ere, denok izan behar dugu aukera bizitza honetan nahi duguna
lortzeko. Pena, gaur egungo “krisiak”
horren kontra jotzea behin eta berriz, lehengoen antzera, pobreak direnak “peoi”
modura bideratuak eta aberatsak postu altuetara. Nire ustez guztiok daukagu
abileziaren bat, berezi egiten gaituena. Irakasleon zeregina abilezi horiek
aurkitzea eta lantzen laguntzea izango litzateke. Kin Robinsen eta Howard
Gardener bideoetan agertzen den moduan sormena landuz bakoitzaren nahiak
ateratzen dira.
Irakasleen lana aberasgarria da oso, baino
baita ardura handikoa ere. Horregatik
funtsezkoa iruditzen zait jasotzen dugun heziketa osoa izatea. Bai bullying
bezalako kasuak detektatzen ikasteko, baita ume bakoitza arrakasta lortzen
laguntzeko ere. Haien eredu izango garen heinean, saia gaitezen eredu on bat
izaten. Etorkizuneko mediku, abokatu, argiketari, etabar gure ikasgeletatik
pasako dira. Gure esku dago etorkizuneko gizarte hori osatuko duten umeek
pertsona kritiko eta autonomoetan bihurtzea.
Bukatzeko, agurtzea besterik ez zait gelditzen. Aitortu beharra daukat paper zorro hau, nahi baino
gutxiago aprobetxatu dudala. Gauzak azken momenturako uzten dituen pertsona
horietakoa naiz eta saiatu arren ez dut ohitura txar hori kentzea lortu. Dena
den baliagarria iruditu zait, bai hausnarketa moduan baita IKT-en ezagutzarako
ere. Orain azken txanpa gelditzen
zaigula, animo guztiei eta datorren ikasturterarte!!
Aupa Amaia, hemen zerbait idazteko irakurri besteen blogak. Nik ere jarraipena egin ahal izateko zuen aportazioak behar ditut. Animo!!! Blogeko sarrerak ere egiten joan bestela dena pilatuko zaizu bukaeran...
ResponderEliminar