Psikologiako klasean autokontzeptua lantzeko Martak bideo bat ikustea gomendatu zigun. Bertan, pertsonen (ikasleen) autokontzeptua azaltzeko "POKER FITXEN" metafora erabiltzen du. Bakoitzak fitxa zenbaki konkretu bat dugu, batzuk besteek baino handiagoa edo txikiagoa. Nota kaxkarrak ateratzen dituenak, klasean sozialki oso integratua ez dagoena, horrek fitxa gutxi edukiko ditu. Nota onak ateratzen dituena, klaseko neska edo mutil lirainena dena eta gainera kirolak ondo ematen zaiona, horrek fitxak soberan edukiko ditu. Honen arabera, ikasleen inguruko pertsonak dira fitxak eman edo kentzen dizkienak. Askotan, gure komentarioren batek eragin handia eduki dezake ikasle batengan eta gu kontziente ez izan. Nola konturatu orduan fitxak ematen ala kentzen ari garen? Nola lagundu ikasle horiei fitxak berreskuratzen? Kezkak argitzeko, ikusi honako bideoa:
Bideoan ikusten den bezala, autokontzeptu baxua daukan ikasleak, hots, fitxa gutxi dituenak, ez du ikasketengatik interes handia agertuko. Beraz, porrot eskolarra ematen denean, zeinen arazoa da? eskolarena? ikaslearena? irakaslearena? Nire ustez irakasleak izango garen heinean, kontziente izan behar gara gure arduraz eta fitxa gutxien duten ikasleengana iristen jakitea ere.
Honekin lotuta, aurrekoan telebistan ikusitako pelikula bat etorri zait burura. Izenburua : Diarios de la calle da eta Erin Gruwell irakaslearen istorioan oinarrituta dago. Erin, unibertsitatetik atera berria den 23 urteko irakaslea da. Lehenengo lanpostu bezala Wilson eskola aukeratzen du, Long Beach-eko zonalde "marjinalean". Bertan, "tontoen klasea" egokitzen diote (eskolak ikasle horiekin ezer lortzeko esperantzarik ez du). Hasiera zaila izan arren, pixkanaka, ikasleak eta haien arazo pertsonalak ezagutzen dituen heinean, harremana hobetzen joaten da. Irakaslea, irakaskuntza bere ikasle taldera eta hauen beharretara, egokitu behar duela konturatzen da. Honekin batera, orain arte inork eman ez dien"fitxak" eskaintzen dizkie, beraiek ere besteen aukera berdinak izan dezaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario