domingo, 13 de mayo de 2012

Nola irakatsi didate?


NOLA IRAKATSI DIDATE NERI?

Nire irakaskuntzaz oroimen atsegina daukat orokorrean. Urteetan zehar eduki ditudan irakasleekin erlazio ona eduki dut, nahiz eta batzuekin besteekin baino hobeto moldatu. Jasotako irakaskuntza nahiko “tradizionala” izan da kontuan hartuta klasearen antolaketa ( irakaslea aurrean eta ikasleak lerrokatutako mailetan), ordutegiaren banaketa (ordu bakoitza ikasgai bat), testu liburuen erabilera, etab.  Ebaluaketa tresna bezala azterketak erabiltzen ziren, baino baita ebaluaketa jarraitua ere.  Ikasitako materia edo jakintzak ziren “notan” pisu gehien zeukatenak, baina honekin batera ikasle bakoitzaren jarrera ebaluatzen zen ere.  Adibide moduan gogoratzen naiz, gimnasiako irakasle berri bat etorri zitzaigula eta honek “aerobik” eta “yoga” egitea proposatu zigun. Nire gelako mutil gehienek honetaz paso egiten zuten, futbolean aritu nahi zuten bakarrik. Ondorioz lauhilabete horretako notetan “ gutxi” pila egon ziren. Honetaz aparte, baloreen inguruko gogoetak ere egiten genituen, batez ere tutoretza orduetan.  

Baino, jasotako irakaskuntzarekin, izango al naiz kapaza gaur egungo umeei irakasteko?

Askotan, nire aisialdi taldeko umeak ikusten ditudanean, konturatzen naiz zer nolako aldiak dauden nire belaunaldiko umeekiko. Esaten dutenez, jasotzen duzun irakaskuntzan oinarritzen zara zuk irakasterakoan. Ez dut uste irakaskuntza txarrik jaso dudanik, baino egia da, badaudela beste metodo edo modu ezberdinak irakasteko. Horregatik garrantzitsua iruditzen zait Ikas Komunitateak bezalako proposamen alternatiboak egotea, kontuan izan behar baitugu gaurko umeak ez direla aurrekoen berdinak eta irakaskuntzak ere gaurko umeen ezaugarriei moldatu beharko da. 

Hementxe uzten dizuet interesgarriak iruditu zaizkidan bi bideo. Batean REDES programan Kin Robinsoni egindako elkarrizketa azaltzen da, bertan sormenaren inguruan hitz egiten du eta beraren ustez eskolak umeen sormenaren suntsitzaileak dira.  Bestea modu batean aurreko bideoarekin lotuta dago, honetan, Howard Gardner psikologoak “adimen anistasun”-en inguruan hitz egiten du.








No hay comentarios:

Publicar un comentario