viernes, 11 de mayo de 2012

NEUTRALITATE ETA OBJEKTIBITATEA


- Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

- Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?


Neutralitatea
   Lehenengo galdera erantzunda, nire ustez, pertsonak garen heinean ezin gara neutralak IZAN %100ean. Bakoitzak badauka bereak diren ideiak eta ikusmoldeak gai anitzen inguruan eta oso zaila izaten da hauek baztertzen. Baino egia da irakasleak izango garela (egunen batean) eta lanbide hau, onerako edo okerrerako, influentzia handikoa da. Izan ere, gure ikasleak eredu izango gaituzte eta guk egindakoak “luparekin” begiratu eta imitatzen saiatuko dira askotan. Hortaz, gure ekintzak, jarrerak edo ideiak azaltzeko garaian kontuarekin ibili beharko gara. Nire ustez galdera honela egingo nuke: Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan BEHAR gara? Kasu honetan, nik uste saiatu beharko gara neutral izaten, beti ere, egoeraren arabera. Argi dago, klasean ikusi dugun bezala, kasuak eta kasuak daudela, bakoitza bere berezitasunekin. Daukagun “boterea” modu arduratsu batean erabiltzeaz kontziente izan behar gara.

  Neutralitate eta objetibitatearen arteko desberdintasunaren inguruan egia esan ez daukat oso argi, beraz, jo dezagun hiztegira.
Objektibitatea
  •     Neutralitatea: norgehiagoka baten aurrean agertzen diren aldeen artean ez denean ez bata ez bestearen alde jartzen.
  •    Objetibitatea: kontsiderazio pertsonalek ez dute eragina bere jarreran.
Ulertu dudanaren arabera, neutralitatea “ parte ez hartzea” bezala ikusi dezakegu, hots, arazo edo egoera gatazkatsu baten aurrean ez duzu erabakiak edo iritzirik ematen. Objektibitatean aldiz, jarrera bat agertzen duzu baina ez dauka zure idei edo kontsiderazio pertsonalen kutsurik. Oso zaila iruditzen zait hau lortzea, izan ere, “esnea zer kolore dauka?”n  galderari erantzutean objektiboa izan naiteke baino ez, adibidez, abortuaren inguruan.  








No hay comentarios:

Publicar un comentario