[ KULTURA +
HEZKUNTZA= GIZARTERATZEA ]
Niretzako hiru termino horiek batuketa horretan labur
daitezke. Klasean denbora luzez egon ginen eztabaidatzen honen inguruan baino
niretzako orden bakarra KULTURA-HEZKUNTZA-GIZARTERATZEA
zen eta aitortu beharra daukat nahiko buru gogorra naizela, beraz, ideia bat
buruan sartzen zaidanean zaila egiten zait iritziz aldatzea. Taldeko beste kide
batzuk HEZKUNTZA-KULTURA-GIZARTERATZEAren
aldekoak ziren eta hona hemen oiloa eta arrautzaren dilema: zein izan zen
lehenengo? Argi dago oilarra ez zela izan, baina zein orduan: arrautza ala
oiloa? Nire “ teoria”-ren arabera, hezkuntza kulturan oinarrituta dago eta
hezkuntzaren bidez gizarteratzen gara. Hortaz, KULTURA niretzako, giza
talde konkretu batek dituen ohiturak,sinesmenak eta bizi-modua dira, azken
hauek, inguruak, genetikak, etab bezalako faktoreengatik zehaztuak daude. HEZKUNTZA,
bestalde, kultura horren “ikaste prozesua” da, non, kultura bakoitzean ematen
diren ohiturak eta sinesmenak barneratzen diren. Azkenik, GIZARTERATZEA,
hezkuntzaren bidez, kultura ikasi eta barneratu ondoren gizartean murgiltzea
da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario