Galdera: Zein eremutan arituko
zarete zuek?
Erantzuna: Nire ustez lehenengo
galdera gaizki planteatua dago...edo tranpadun galdera da ( hau da, irakasleek
noizbehinka jartzen dutena guk burua hausteko intentzioarekin) Nire ustez,
galdera negatiboan idatziko nuke...Zein eremutan ez zarete arituko? Pentsatzen
hasten bazara ( batzuk ohitura gehiago dugu besteok baino) konturatu zaitezke
oso zaila dela hauen arteko mugak hautematen. Eremuak finkatu zituenak,
motiboren bat edukiko zuen egiteko, baino nik ez diot zentzu gehiegi ikusten.
Azken finean, formala eta ez formalaren arteko ezberdintasuna
"legaltasunean" ematen da soilik, irakurritako artikuluaren arabera,
beraz pertsona bat hiruretan aritu daiteke aldi berean.
Neure buruari dagokionez eta
eremuak kontuan hartuta, hirurak "probatzeko" intentzioa daukat, izan
ere, informal eta ez formalean aritzen naiz jada, beraz, noizbait irakasle
izatera iristen banaiz, formalean lan egitea gustatuko litzaidake ere. Baino
aurretik esan bezala ez dut uste garrantzi gehiegi emango diodanik eremuari,
denek helburu bera baitaukate: zerbait ikastea hain zuzen( nahiz eta maila
ezberdinetan izan.)
No hay comentarios:
Publicar un comentario